Etor zaitezte gure lokal berrira gure ezagutza egitera!

Baiona Handiko Pilori karrikako 11.ean kokatua (mapa hemen), gure kanpainaren lokala oraindanik idekia izanen da astelehenetik ostiralera 9:00tatik 12:00 arte eta 14:00tatik 18:00 arte.
Gure elkartearen kideek edota gure permanenteek poz handi batekin zuen galdera ezberdinei erantzungo diete.




Oroigarri gisa, 100 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten lokal berri horren estreinaldian, joan den urtarrilaren 4an. Orduan, Sophie Bussière eta Jean-Claude Iriart zerrenda-buruen hitz hartzeak izan ziren, baita kantuak eta Aitor Servierren bertsua, hemen duzuena:
Baionak hauta dezala
Euskara egitea bere
Bizi ainitz elkarkide
Bada hainbat jende xehe.
Guk irmo pertsonak eta
Planeta zaintzea xede
Behetik eta ezkerretik
Eraikuntza dugu lege.
Karrikan borrokatu ohi
Dugu gorri bezain berde
Eradaketa sustatu
Herriko Etxean ere
Bietan izan gaitezen
Herri ta herri botere



Zintzur bustitze baten inguruan trukaketa une goxo batekin jarraitu zuen estreinaldiak.

Eskerrak ematen dizkiegu Baionako herriko etxeko eta Euskal Hirigune Elkargoko hauteskundeeri begira, gure kanpainarako une garrantzitsu honetan parte hartu duten guztiei.