LURRAMA

 

Martxoan iraganen diren hauteskundeetan, Baionan zerrenda bat aurkezteko asmoa duen Baiona berdea eta elkarkidea dinamikak, beroketa klimatikoaren aurka eta bioaniztasuna babesteko borrokan parte hartzeko xedez, Herriko eta Elkargoko politika publiko guzietan ekologia txertatzeko duen borondatea oroitarazten du.



Marko horretan, Baiona berdea eta elkarkideak laborantza herrikoia sustengatzen du eta beraz azaroaren 8tik 10era iraganen den Lurramarat joateko deia luzatzen du. Larunbatean bere bazkideek eta zaleek bertako bazkarian bazkalduko dute gainera.
Presentzia horren bitartez, 2020ko martxoko herri hauteskundeek Euskal Elkargoko hautetsiak ere izendatuko dituztela oroitaraziko dugu. Izan ere, gaur egun, dagozkion eskumenen bidez, Euskal Elkargoak ekarpena egin behar die laborantzako lurren zaintzari, zirkuitu laburren garapenari eta beraien lanaren etekinaren banaketan laborantza eta laborarien kontuan hartze justu eta zuzenagoari. Gure lurraldean elikadura eta laborantza modeloaren aldatzeko baldintzak sortu ditzakeen hainbat bide edo palanka dira eta Lurramak defendatzen dituen baloreekin bat eginez, trantsizio ekologikoa eta justizia sozialaren ildoan txertatzen direnak.
Lurramari buruzko informazio gehiagorako: ww.lurrama.org