ZERGATIK BIKOTE ZERRENDABURUA ?

2 mezu politiko nagusi eta hautetsi karguen metaketaren aurkako engaiamendu zorrotza.

Urriaren 12an, heldu diren herriko eta elkargorako hauteskundeentzat Baionan hautagaitza bat eramaten duen Baiona Berdea eta Elkarkidea ekarteko kideek Biltzar Nagusia burutu dute.
Bilkura horretan, bozka bitartez, Talde koordinatzaile berria osatu da.
Bestalde, beste bozka baten bitartez,   zerrendaburu bikotea ere hautatua izan da, Jean-Claude IRIART eta Sophie BUSSIERE-ek osatuko dutena.
Zerrendaburu bakar bat izendatu ordez bikote zerrendaburu bat hautatzearekin parekotasunari garrantzia eman nahi da.  
Nahiz eta herri hauteskundeetan zerrenda oso bat aurkezten den, usaian komunikazioa zerrenda buruaren inguruan pertsonalizatzen da. Bozeramaile funtzioa, kanpaina garaian baina baita mandatu denboran ere batzuen artean partekatzeak, auzapez funtzioaren gehiegizko pertsonalizazioa eztitzen du eta ardura publikoen konzepzio kolektiboago bat irudikatzen du.
Azkenik, bikote zerrendaburu bat hautatzeko erabakiak, datorren hauteskundeetan elkargoaren dimentsioa indartzeko helburua du ere. Izan ere, lehen aldikotz, herri hauteskunde hauek 2017an sorturiko Euskal Elkargoko hautetsi komunitarioak izendatuko dituzte. Elkargoaren konpetentzien aplikazioak garrantzia du Baionarren egunerokoan (etxebizitza, ondarkinak, trantsizio energetikoa, eta ekologikoa, ekonomia, mugikortasuna…) eta beraz  hautetsien arteko errol banaketa ezinbesteko egiten du. Errol banaketa ezinbestekoa da arduradunek ez ditzaten karguak metatu, karguen metaketak disponibilitatea eta herritarren konfiantza murrizten baititu.
Puntu horretan, bikote zerrendaburuaren hautuak afitxaketa soila arras gainditzen du, izan ere kanpaina hasi aitzin engaiamendu bat publiko egiten baita: Euskal Elkargoaren eta Hiriaren kargu exekutiboak ez metatzea ! Bikote zerrendaburuko bi pertsonek ardurak banatuko dituzte, batek Hiriko ardura hartuko du eta besteak Euskal Elkargokoa.
2020ko martxoan, Baionarrek Baiona Berdea eta Elkarkidea zerrendari konfiantza egiten baldin badiote:
-    Zerrendako lehena auzapez kargua hartzera engaiatzen da, beste mandaturik izan gabe, izan departamenduan, eskualdean edo parlamentuan eta ez du Euskal Elkargoan ere exekutiboan ardurarik hartuko.
-    Zerrendako bigarrena lehen axuantaren funtzioa betetzera engaiatzen da, lehen axuantaren funtzioak osoki Elkargoaren gaiak lantzen dituelarik. Zentzu horretan, Euskal Elkargoko exekutiboan ardurak hartzen ahaleginduko da, elkargoaren interesen alde inplikatuz.