BBE-BVS elkarteak bere jarduerak berriz abiatzen ditu

« Baiona Berde eta Elkarkidea » elkartearen dinamika 2019ko udan egituratu zen, 2020ko Baionako herri hauteskundeetan hautagaitza bat aurkezteko asmoz. Izen bereko zerrenda lehen itzulia eta gero erretiratu  zen, 1597 boz lortu ondoren, hots, bozen % 13,12a.

Lehen itzuliko kanpainan eraiki genituen konbergentzia puntuak eta baita  2021eko Martxoan, Maiatzan eta Uztailan iragan diren Biltzar Nagusietan kideen gehiengoak adierazitako iritziak, elkarteak bere jarduerak segitzearen aldekoak dira, baina helburu berri batzuekin, hauteskundeekin bakarrik lotua ez den marko batean.

Egoera berrira egokitzeko asmoz, 2021eko Martxoan, Maiatzan eta Uztailan iragan diren Biltzar Nagusiek elkartearen helburu berriak definitu dituzte. Denbora berean elkarteko araudiak eguneratuak izan dira baita orientabide politikoak eta barne funtzionamenduaren printzipio nagusiak ere.

Gogoeta kolektibo horien emaitzak bilduak izan dira gure karta berrian. Hemendik harat, karta hori izango da gure erreferentzia amankomuna, elkarteko bazkidetza bakoitzaren oinarria.

Bat egiten baduzu kartaren edukiarekin eta prest baldin bazira elkarteko jarduerei zure ekarpena egiteko, “BVS – BBE” ko ateak irekiak dituzu, kidetu zaitez!

Interneteko lotura honen bidez bazkidetu zaitezke. Ez duda ! 

-> https://www.helloasso.com/associations/baiona-verte-et-solidaire-baiona-berdea-eta-elkarkidea/adhesions/adhesion-2021-2022 

Harremanetarako : Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.