Konfinatuak izanki ere, maiatzaren 1ean manifestatu dezagun

Birusak, konfinamenduak, krisi sistemikoak edo dena delakoak ez du Maiatzaren  1eko ospakizunaren indar sinbolikoa ezabatuko; Baionan, planetako beste edozein lekutan bezala, 2020ko maiatzaren 1an inoiz baino gehiago izango da langileen eta langileen borroken nazioarteko eguna.

Osasun-krisi honen hasieratik, onena eta txarrena ikusten ari gara.

Onena da, «lehen lerroan» dauden langileek baldintza oso zailetan ausardiaz egiten dietela aurre osasun- eta giza erronka guztiei, batzuetan birusaz babesteko oihal zatiak edo zabor-poltsak bakarrik ukanez. Ospitaleetan, supermerkatuetako kutxetan, etxeetako zabor-bilketako kamioien atzeko aldean, bizikleta edo entrega-ibilgailuen bolantean, nekazaritzako elikagaien baserri eta enpresetan, telelaneko pantailen aitzinean, gizon eta emakume anonimo guzti horiek, garai zurrunbilotsu hauetan, gure gizartearen funtsezko eta eguneroko beharrak beren gain hartzen dituzte. Bestalde, milioika pertsona langabezi tekniko edo partizalean geratu dira, aditu liberal batek ere aurreikusi ez zuen krisi ekonomiko baten ondorioz. Denak dira solidarioak arriskuan dagoen planeta honetan bizirik irauteko. Jende askok baliatu du denbora ideia berritzaileak aberasteko, logika hilgarri kapitalistatik ihes egiteko eta gizarte solidario, ekologiko eta feminista bat egikaritzeko.

Era berean, erabakiak hartzeko ardura dutenek alde egiten jarraitzen dute, eta nahiago izaten dute maizegi komunikazio demagogoa hedatu interes orokorreko presazko ekintzak burutu baino. Gobernuak erizainak txalotzera bultzatzen ditu herritarrak gauero 20:00etan ; baina ber momentuan berez botere publikoek bermatu behar lituzketen, erizainentzako, kutxazainentzako edota zakar biltzaileentzako oinarrizko babes neurri eta materialak eskas dira. Baiona mailan, birusak eragindako sintomak izanda ere oso zaila gelditzen da COVID-19aren azterketa pasatzea.

Txokolatezko domina: Emmanuel Macronek aparteko prima berezi bat hitz ematen du aspalditik gaizki ordainduak diren ospitaleko langileentzat.

2020ko maiatzaren 1eko ospakizuna are beharrezkoagoa da;  konfinamenduan ere, MEDEFk eta eskuineko erakunde politikoek krisiari etekina ateratzen baitiote beren lobbying lana areagotuz eta atzerapen soziala dakarten neurriak eskatuz, aurreko martxoaren 26ko larrialdi-legetik askoz harago joanez : 35 orduei buruzko legea indargabetzea, astebete opor ordainduak edo gehiago kentzea “beharrezkoa” bada, prekarietatea orokortzea azken finean. Ultraliberalismoaren zurrunbiloak ez dirudi gaur egun akziodunen dibidenduak handitzeaz gain beste lehentasunik duenik, justizia soziala eta trantsizio ekologikoa ahaztuta. Haientzat, “etorkizuneko mundua” berdina izango da, baina bertsio basatiagoan.

2020ko maiatzaren 1an, Baiona Berde eta Elkarkideko kideek erakunde sindikalekin, alderdi ekologistekin eta ezkertiarrekin eta konfinamenduko langileen borroken nazioarteko eguna ospatzera deitzen duten ingurumen-elkarteekin bat egingo dute. Horregatik, Baionako biztanle guztiak gomitatzen ditugu beren leihoetan, balkoietan edo sare sozialetan horien aldarrikapenak idaztera, eta hori maiatzaren 1an, ostiralez, egun osoan zehar.