Karta 2021-2022

“Baiona Berdea eta Elkarkidea”  elkartearen helburua da Baionako lurraldeko ekintza publiko eta politikoan interesatzea, jarraitzea eta parte hartzea. Bere jarduerak hainbat forma har ditzake:

Jarrera politikoa

Elkarteko kideek gaur egun eskuinean eta eskuin zentroan dagoen gehiengoaren oposizioan daudela kontsideratzen dute. Jarrera politiko horrek ez dio debekatzen elkarteari herri ekimenak puntualki sostengatzea edo laguntzea, baldin eta  elkarteko kideek defendatzen dituztenen zentzuan txertatzen badira.  Ildo beretik, elkarteak hurbiletik jarraituko du Euskal Elkargoak hartutako erabakien koherentzia.

Elkargoen gobernantza eta gidaritzari buruzko norabide politikoak

Elkarteko kide guztiek ondoko norabideak partekatzen dituzte, hierarkiarik gabe:

Antolaketaren eta funtzionamenduaren printzipio orokorrak

Dokumentu honetako puntuak partekatzen dituzten pertsona guztiek har dezakete parte elkartean.

Hori dela eta, indarrak batu eta bere jarduera-esparruen inguruan ahalik eta jende gehien  bildu nahian,  elkartea, herritar desmartxa izanez, engaiamendu pluralak izan ditzaketen pertsonei idekia da,  erakunde politiko, sindikal edo elkarte  baten kide izan ala ez.

Denek modu indibidualean burutzen dute elkarteari kidetza.

Kideek noiznahi ateratzen ahal dira elkartetik.

Ibilmolde asoziatibo eta demokratikoaren printzipioak segituz, erabaki garrantzitsuak biltzar nagusian eztabaidatu eta hartuko dira. Biltzar nagusia erritmo erregularrean deituko dira.

Estatutuetan zehaztuko dira barne-instantziak eta horiek izendatzeko eta berritzeko modua.

Elkartearen barne-funtzionamenduak parekotasuna,  ibilera parte-hartzailea eta euskararen erabilera bermatu beharko ditu.

Elkartea bere kideen ulermena eta adierazpena ahalbidetuko duten beste hizkuntza guztiak barneratzera ahaleginen da.

Beren barne-eztabaidetan nahiz elkartearen komunikazio publikoan, kideek funtsezko trukeak hobetsiko dituzte, eraso pertsonal edo diskriminatzaile oro baztertuz.