Milesker eskoletako profesionalei!

Txalo handi bat irakasleei, ATSEMei (ama-eskoletako lurralde-agente espezializatuak), administrazioko langileei eta hiriko agenteei; izan ere, beren lankidetza estuari esker, baionar ttipi askok eskolara itzultzeko aukera izan dute, osasun-egoeraren kontestuan ahalik eta baldintza egokienetan.

Maiatzaren 11ko eskolak berriz irekitzeko agindu jupiterianoaren ondoren, zientzialarien gomendioekin kontraerranean, LREM gobernua aholku eta iragarki kontraerrankorretan nahasi zen. Gobernuak tokiko kolektibitateekin harrremana ondoren egin du, aitzinetik egin beharko zuelarik. Hain haur gazteekin ezartzen oso zaila den 54 orrialdeko osasun-protokoloa bidalia izan zen sartzea baino egun gutti batzuk lehenago. Erabaki horren ondorioz, eskoletako profesionalek sormena eta bizkortasuna erabili behar izan dituzte lokalak berrantolatzeko eta irakaskuntza biziki denbora laburrean egokitzeko.

Gobernuak justifikatu du martxa behartu hori, eskola-desberdintasunen aurka borrokatzeko borondaterekin. Argudio hori krudela besterik ez da, eskola-txartelari buruzko azken erabakiek hurrengo ikasturterako Brana, Ferry eta Malégarie eskoletan, zailtasunak dituzten ikasleei laguntzeko 3 postu ixtea aurreikusten baitute. Postu murrizketa Lehentasunezko Hezkuntzako Sareko eskoletan (REP) CP eta CE1-eko langileen bikoizketarekin batera programatuak baldin badira ere, ekintza publikoaren koherentziak postu murrizketa hori gibelkatzea eskatuko luke, luzatu daitekeen testuinguru pandemikoa eta zailtasun gehien duten ikasleen eskola-uztearen eragina kontuan hartzeko. Agintari akademikoak ongi inspiratuak lirateke postu murrizketaren erabakia iraila aitzin berrikusi eta beraz moldatzen balute.

Hala eta guztiz ere, badakigu erakasleak, ATSEMak eta hiriko eskola-zerbitzuetako langile guztiak mobilizatuak direla gure seme-alabentzat. MILESKER GUZTIEI !